
“Artistikoki eta teknikoki ikuskizuna oso ona.
Betiko teknikak teknika berriekin batera
emanaldi berean. Zorionak!”
Esaten dute maitatzea eta maitatua izatea lehen urratsa dela zoriontsu izateko. Bania, jarduera eta ustezko betebeharrez jositako gure egunerokoan, honetaz kontzienteak gara?
Pertsonaien bideak gurutzatzen dira eta dutena partekatzea erabakitzen dute: irudimena. Partekatuz inongo opari materialak eman ezin duena ezagutzen dute, zoriontasuna.
Gure eguneroko bizitzan askotan ahaztuta ditugun balioez ari den antzezlana, gizakiagoak bilakatzen gaituen xehetasun eta sentimenduez josia.
Lutxik dena dauka, etxea, gurasoak eta azken belaunaldiko milaka jostailu, vaina bakarrik sentitzen da. Gurasoak lan eta lan aritzen dira, eta inoiz ez dira Lutxirekin jolasten. Horregatik, egun batean txakur bat oparitzen diote: Trompi. Azkenean badu norekin jolastu.
Trompi hazten denean, ordea, traba egiten hasten da, eta ezin da oporretara joan familiarekin. Horregatik, Lutxiren gurasoek zabortegi baten ondoan ondoan uzten dute txakurra. Bertan, Juan eta Violeta anai-arrebak bizi dira. Ez dute ez etxerik ez gurasorik, ez dute jolasteko eta amets egiteko aukerarik, eta zabor artean gauzak bilatzen ematen dute eguna.
Egun batean, Trompi aurkitzen dute. Azkenean, iritsi zaie maitasuna. Lutxi zabortegira iristen da, txakurraren bila dabilela. Laurek elkar ezagutzen dute, jolasean hasten dira eta barre egiten dute. Fantasiari eta adiskidetasunari esker alaiagoak eta zoriontsuagoak bilakatzen dira.
Zuzendaritza: Lierni Fresnedo
Aktoresa: Patricia Franco
Musika: Juan Zulaika
Eszenografia: Sergio Fabri
Panpinak: Annie Onchalo
Argia eta soinua: Itziar Bote
Bideoa: Iker Urteaga
gazteleraz eskeintzen da
Eszenatokia: sakonera 4m x zabalera 5m x altuera 3m
Korronte hargune estandarra
Iraupena: 50 minutu
Ikuslegoa: familiarra, 7 urtetatik gorako haurrentzat
Aretoa: iluntasun osoa beharrezkoa da