Murren bidaia

Murren bidaia

“Mezua modu zuzenean iritsi zaie. Eskerrik asko!”
“Oso, oso, oso polita. Gidoia, sortutako giroa, etab…
Ikuskizun bikain bat.”
“Lan erraldoi bat egiteko milaka elementu txikiez jositako
xehetasunez betetako istorio bat!”
“Garbia eta dotorea, fina, hala dira Behibi’sen antzezlanak!”
Antzezlana

Egiazko hizkuntza zuzen baten bitartez, antzezlanak migrazio mugimenduen inguruko estereotipo, inbaditzen gaituzten aurreiritzi eta hazten doazen zurrumurruek sortzen dituzten zailtasunak planteatzen dizkigu…umorea eta poesia salbuetsi gabe.

Jatorri eta kultura desberdinetako pertsonen arteko adiskidetasunaren istorio bat, benetako adiskidetasunaren aldeko apustu bat.

Mur neska afrikarrak bere paterara igotzen gaitu eta gure moralaren urak zeharkatzera gonbidatzen gaitu, aurkitzen garen ikuspuntuaren arabera ona edo txarraren kontzepzioa arakatzera.

Banaketa batek suposatzen duen gatazkaren eztandatik abiatuta, historia harrigarri batean itsasoratzen da amaiera.

Sinopsia

Mur Afrikatik etorri zen pateran bere familiarekin; Txema hemen bizi da; elkar ezagutzen dute, elkarren lagun bihurtzen dira, jolasean ibiltzen dira, eskolara doaz eta ongi pasatzen dute.

Broderrek, ordea, beltzekin kontuz ibili beharra dagoela pensatzen du. Hori dela eta, Mur eta bere familiaren bizitza zailagoa egiteko gatazka egoerak sortarazten ditu.

Zein zaila den dena, ez?

Txemaren familiak ere ez du begi onez ikusten adiskidetasuna.

Nola konplikatzen dute dena helduek, ez?

Fitxa artistikoa
Egileak: Lierni Fresnedo eta Patricia Franco
Zuzendaritza: Lierni Fresnedo
Aktoresa: Patricia Franco
Musika: Juan Zulaika
Eszenografia: Sergio Fabri
Panpinak: Urko Redondo
Argia eta soinua: Itziar Bote
Fitxa teknikoa
Hizkuntzak: ikuskizuna bai euskeraz eta bai gazteleraz eskeintzen da
Eszenatokia: sakonera 4m x zabalera 5m x altuera 3m
Korronte hargune estandarra
Iraupena: 50 minutu
Ikuslegoa: familiarra, 7 urtetatik gorako haurrentzat
Aretoa: iluntasun osoa beharrezkoa da
Deskargak
Jaitsi pdf formatuan informazioa hemen