Egunen Batean

Egunen Batean

-”Lorenzoren kazua” heziketa inklusiboaren egokitzapen bikaina
Oso era agokia aniztasuna tratatzeko
Gozatu, hausnartu eta zirrara sentitzera gonbidatzen gaituen lan ederra
Freskotasuna dario ikuskizuna
Antzezlana

Modu batera edo bestera denok desberdinak garela pentsatzea askoz ere aberasgarriagoa da, denok “Pepito” izan ezik berdinak garela ustea baino. Eta hauxe da ikuskizunaren abiapuntua.

Faktura xumea duela eta ohikoak diren tresnak erabilita, pertxak, arropa, euritakoa….lan honek bere diferentziarekiko desberdina sentitzen den personaren emozioetara hurbiltzen gaitu: Haserrea, amorrazioa, mina, etsipena…..eta “normaltzat”hartzen ditugunengan desberdintasun honek eragiten dituen sentimenduak: Beldurra,errefuxa, trufa, onarpena…

Eszena, erabilitako arropa biltegi batean kokatzen da. Moda aldaketak direla eta, arropa hau baztertu egingo dute ez du baliorik izango. Txokoratze hau gure buruari inposatzen diogun uniformatasun mingarriaren metafora da.

Amaierak ondorio argia eta sintzeroa du: Zaila izatea ez da ezintasuna; izan ere, arraroak denok gara ala?.

Sinopsia

Iontxu naiz eta jaio nintzenetik kazu hau arrastaka eramaten dut, ez dakit zergaitik, nik ez nuen aukeratu, baina nire zati bat denez ezin dut alde batera utzi.

Ez da erraza egun osoan kazua arrastaka duzula hortik ibiltzea, leku guztietan trabatu egiten zait eta ez dit nahi dudana egiten uzten.

Nik esploratzaile-eskalatzaile izan nahi nuke, baina ez dakit, daukadan kazuarekin….

Hau amorrua!!! zergaitik eraman bahar dut nik kazu hau arrastaka!!!! Eh?

Jendeak ere ez du gustuko nire kazua, ikustean ni desagertu egiten naiz, kazua besterik ez dute ikusten eta beldurtu egiten ditu eta ez dakite nola tratatu behar nauten.

Ni baino gehiago molestatzen omen ditu.

Ez dakit bada, ea egunen batean….

Fitxa artistikoa
Egileak: Lierni Fresnedo eta Patricia Franco
Zuzendaritza: Lierni Fresnedo
Aktoresa: Patricia Franco
Musika: Juan Zulaika
Eszenografia eta panpinak: Annie Onchalo, Potan
Argia eta soinua: Itziar Bote
Fitxa teknikoa
Hizkuntzak: ikuskizuna bai euskeraz eta bai gazteleraz eskeintzen da
Neurriak: sakonera 4m x zabalera 5m x altuera 3m
Korronte hargune estandarra
Iraupena: 50 minutu
Ikuslegoa: familiarra, 5 urtetatik gorako haurrentzat
Deskargak
Jaitsi pdf formatuan informazioa hemen.
Link interesgarriak