Antzezlanak

Antzezlanak

Bueltaka
Egunen batean
Familia ikuskizuna. 50 mins.
Iontxu naiz eta jaio nintzenetik kazu hau arrastaka eramaten dut, ez dakit zergaitik, nik ez nuen aukeratu, baina nire zati bat denez ezin dut alde batera utzi. Ez da erraza egun osoan kazua arrastaka duzula hortik ibiltzea, leku guztietan trabatu egiten zait eta ez dit nahi dudana egiten uzten. Nik esploratzaile-eskalatzaile izan nahi nuke, baina ez dakit, daukadan kazuarekin…. Hau amorrua!!! zergaitik eraman bahar dut nik kazu hau arrastaka!!!! Eh?
Jendeak ere ez du gustuko nire kazua, ikustean ni desagertu egiten naiz, kazua besterik ez dute ikusten eta beldurtu egiten ditu eta ez dakite nola tratatu behar nauten. Ni baino gehiago molestatzen omen ditu.
Ez dakit bada, ea egunen batean….
Gehiago ikusi
Bueltaka
Bueltaka
Familia ikuskizuna. 50 mins.
Jaiotzen garen unetik aldatzen goaz, tamaina, pisua, aspektua, bizilekua, emozioak… horrek eboluzionatzera eta persona bezala heltzera laguntzen gaitu. Aldaketak onuragarri eta saihestezinak dira.
Baina, batzuetan, aldaketa hauek era basati batean inposatzen dira, gure borondatearen kontra, exodoa, hondamendi ekologikoa, lanaren galera, gehiegizko kontsumoa…eta ziurgabetasuna eta beldurra sortzen dizkigute. Orduan, erronkarik interesgarriena dator, beldurrik gabe bizi izatea eta gure norako jabeak izatea.

Gehiago ikusi
No es fácil
No es fácil
Espectáculo para adultos. 1hora
Mediante un contenido actual, ameno, reflexivo y con un apoyo tecnológico audiovisual de micro situaciones que completa la acción, pretende ser un retrato particular sobre una mujer moderna, con sus preguntas, dudas y contradicciones.
Realizado en un tono performativo humorístico ágil, como si se tratara de un happening en el que el público se ve interpelado constantemente, habla de una artista, de una mujer, de una mujer artista, que quiere crear un estilo propio.
Gehiago ikusi


Paperezko Istorioak
Paperezko istorioak
Familia ikuskizuna. 50 mins.
Esaten dute maitatzea eta maitatua izatea lehen urratsa dela zoriontsu izateko. Bania, jarduera eta ustezko betebeharrez jositako gure egunerokoan, honetaz kontzienteak gara?.
Pertsonaien bideak gurutzatzen dira eta dutena partekatzea erabakitzen dute: irudimena. Partekatuz inongo opari materialak eman ezin duena ezagutzen dute, zoriontasuna.

Gehiago ikusi
Murren bidaia
Murren bidaia
Familia ikuskizuna. 50 mins.
Egiazko hizkuntza zuzen baten bitartez, antzezlanak migrazio mugimenduen inguruko estereotipo, inbaditzen gaituzten aurreiritzi eta hazten doazen zurrumurruek sortzen dituzten zailtasunak planteatzen dizkigu…umorea eta poesia salbuetsi gabe.
Jatorri eta kultura desberdinetako pertsonen arteko adiskidetasunaren istorio bat, benetako adiskidetasunaren aldeko apustu bat.
Gehiago ikusi