Konpainia

Konpainia

Behibi’s Teatro Antzerkia
Konpainia sentimendu sortzaile baten garapen prozezuaren emaitza da, antzerkia egiteko beharrarena, alegia.

Jatorrizko energia batetik abiatuta eta lan eta ahaleginez betetako ikastaldi ezberdinetatik pasa ondoren, 1992 urteaz geroztik Patricia Franco Heras-en proiektu heldu eta profesionala da.

Pertsona bakarreko ikuskizunak sortzen ditu arte eszenikoetako profesional desberdinen lankidetzari esker: zuzendari, gidoilari, eszenografo, artisau, musikari, tekniko, ekoizle…

Eguneroko egoeren bitartez irudikatzen dituen gaiek kontzientzia eta pentsamendu kritikoa sortarazi nahi dute. Hori dela eta, zirkuitu profesionaletan, antzerki sare ofizial eta alternatiboetan, nahiz estatu eta nazioarteko jaialdietan aritu eta ezaguna izateaz gain, Euskal Herriko hainbat hezkuntza eta erakunde publikoekin elkarlanean konzientzia kanpainetan egiten du lan.

Familientzako antzerkia
Harritzeaz gain pentsatzera eta hausnartzera eramaten zaituen txotxongilo antzezlanak, haurren espirituaren ilusioa eta jakin-nahia galdu gabe.

Sorrerek ikuslea dibertitzeaz gain, gai desberdinen gainean hausnartzea nahi du (kontsumoa, ingurumena, inmigrazioa, kulturanistasuna, eta abar.). Aberatsagoak egiten gaituzten esperientzietara gerturatu, ezagutu eta partekatu. Bueltaka, Paperezko istorioak, Murren bidaia eta Egunen batean horren erakusgarri dira.

Helduentzako antzerkia
Gure lanaren inguruan eta emakume bat antzerki munduaren barruan txertatzeaz hausnartzen, emakume batentzat antzerkia egiteak zer suposatzen duen, zergatik eta zertarako egiten dugun eta ikuslegoari lana, kezka eta jakinmina nola eskeini daitekeen pensatzen…horrela sortu zen No es fácil.