Paperezko Istorioak

Lutxik nahi duen guztia dauka, gurasoak ditu eta azken belaunaldiko milaka jostailu ere, baina bakarrik sentitzen da. Bere gurasoak lan eta lan dabiltza egun osoa eta ez dute berarekin jolasteko astirik, baina egun batez Trompi erosi zioten, txakurtxo bat. Azkenean badu norekin jolastu. Baina Trompi hazten doa, traba gehiago sortzen ditu eta ezin du oporretara familiarekin joan, beraz gurasoek zabortegitik gertu abandonatuko dute txakurra. Bertan Juan eta Bioleta anai-arrebak bizi dira, ez etxerik, gurasorik, jolasteko astirik, amesteko astirik ere ez dutenak, zabor artean bilatzea bakarrik egin dezaketenak. Egun batez Trompi topatzen dute, maitasun pixkat badute behingoz. Lutxi bere txakurra bilatzen zabortegira iritsi da. Lauok elkar ezagutu, elkar jolastu eta parre egiten dute. Irudimenak eta laguntasunak, pozez eta zorionez bizitzeko aukera eskeintzen die.

Esaldi eta Iritziak

" Gaia oso egokia, hezitzailea eta interesgarria iruditu zaigu. "

" Artistikoki eta teknikoki ikuskizuna oso ona. Betiko teknikak eta teknika berriak emanaldi berean. Zorionak! "

" Ikuskizuna zoragarria iruditu zaigu, bai ideia, bai montajea eta erabiltzen diren teknika, eta baliabide guztien aldetik ere. "

Irudiak

Irudia - Paperezko Istorioak Irudia - Paperezko Istorioak Irudia - Paperezko Istorioak Irudia - Paperezko Istorioak Irudia - Paperezko Istorioak Irudia - Paperezko Istorioak Irudia - Paperezko Istorioak Irudia - Paperezko Istorioak Irudia - Paperezko Istorioak Irudia - Paperezko Istorioak Irudia - Paperezko Istorioak Irudia - Paperezko Istorioak