Bueltaka

Bueltaka

“Gure azken lana, Lierni Fresnedo-ren zuzendaritza paregabekoa!
“Zein garrantzitsua da etxean bezala sentizea!”
“Hainbeste buelta eman ondoren zihur lortuko dutela nere tokia izatea!”
Antzezlana

Jaiotzen garen unetik aldatzen goaz, tamaina, pisua, aspektua, bizilekua, emozioak… horrek eboluzionatzera eta persona bezala heltzera laguntzen gaitu. Aldaketak onuragarri eta saihestezinak dira.

Baina, batzuetan, aldaketa hauek era basati batean inposatzen dira, gure borondatearen kontra, exodoa, hondamendi ekologikoa, lanaren galera, gehiegizko kontsumoa…eta ziurgabetasuna eta beldurra sortzen dizkigute. Orduan, erronkarik interesgarriena dator, beldurrik gabe bizi izatea eta gure norako jabeak izatea.

Sinopsia
Ohean, bizitzan egiten dugun antzera, buelta asko ematen ditugu eroso eta lasai bizitzeko lekua, postura aurkitu artean.
Istorio honetako protagonistak porrot eta ihesaldiez betetako bidai batean bueltak eta bueltak ematera behartuta egongo dira.
Beren lurren azpian petrolioa aurkitu eta kanporatuak direnean, itsasertzeko herri batera doaz bizitzera. Bertan petrolio-ontzi bat hondoratzean suertatuko den hondamendi ekologikoak bere lana galdu eginaraziko die. Azkenik hiriburu batean zorrek eta kontsumismoak ezer gabe utziko ditu.

Baina azken garaipen txiki bat, bizitza berri batean bilakatuko da.

Fitxa artistikoa
Egileak: Lierni Fresnedo eta Patricia Franco
Zuzendaritza: Lierni Fresnedo
Aktoresa: Patricia Franco
Musika: Juan Zulaika
Eszenografia eta panpinak: Annie Onchalo
Argia eta soinua: Itziar Bote
Fitxa teknikoa
Hizkuntzak: ikuskizuna bai euskeraz eta bai
gazteleraz eskeintzen da
Eszenatokia: sakonera 4m x zabalera 5m x altuera 3m
Korronte hargune estandarra
Iraupena: 50 minutu
Ikuslegoa: familiarra, 7 urtetatik gorako haurrentzat
Aretoa: iluntasun osoa beharrezkoa da
Deskargak
Jaitsi pdf formatuan informazioa hemen.