Den dena Neretzat
Makila Jauna oso gizon diruzalea da. Hiri osoko basoak suntsitu nahi ditu, airea ontzietan sartu eta gero maskarilekin saldu ahal izateko.
Kattalin eta bere familia hirian gelditzen den azkeneko basoan bizi dira, eta ez dute saldu nahi. Lortuko ahal du Makila Jaunak aire guztiaz jabetzea? Zer gertatuko da Kattalinen etxearekin?
Esaldi eta Iritziak
" Ikuskizun bikaina, sinplea baina oso adierazgarria. Gelatan gaiari buruz hitz egiteko aukera eman digu, eta hau beti datorkigu ondo. Errepikatzeko modukoa. "







